ORDUTEGI ALDAKETA
Ordutegia aldatzeko interesa duten ikasleei dagokienez:
- Ikastetxeko Idazkaritzan eskatu behar dute.
- Beren taldeko eskoletara joaten jarraitu behar dute, aldaketa hori onartzen den arte.
- Aldaketa-eskaria onartu zaien ikasleak Idazkaritzara gerturatu behar dira, eta bertan taldea, ordutegia eta gela adierazten duen txartel zuria emango zaie.
- Hurrengo egunetik aurrera beren talde berrira joan ahal izango dira. Txartel zuria irakasle berriari eman behar diote.
- Talde berrian ez da onartuko txartel zuria ez duen ikaslerik.
Ordutegi-aldaketak bete gabeko plazen arabera baino ez dira egingo.
Dagokion frogagiria aurkezten duten ikasleek eskaturiko ordutegi-aldaketak baino ez dira aintzat hartuko.