Hasiera    Ikasleak    Espedientea lekualdatzea - Ikasleak

ESPEDIENTEA LEKUALDATZEA

Bizilekuz eta lanez aldatuz gero, edo beste ikasketa batzuk direla medio edo espedientea jasotzen duen Eskolako Zuzendaritza Taldearen onespena duten beste arrazoi batzuengatik lekuz aldatuz gero, espedientearen lekualdaketa eskatzeko eskubidea izango dute ikasleek. Kasu horietan, ikasle OFIZIALEK leku aldatu diren HEOn ofizialak izateko eskubidea mantenduko dute.

Ikasle ofizialen kasuan, lekualdaketa matrikula ofiziala hasi aurretik egingo da orokorrean, Eskola berriak kontzeptu horretan zenbat plaza dituen konprometituta jakiteko eta ikasleak bere burua Eskola berrian matrikulatzeko.

Ikasturtean azaroaren 15etik aurrera "indarreko matrikula" lekualdatzea eskatu ahal izango du ikasle OFIZIALAK, aurrez azaldutako arrazoiengatik. Baina, ikaslea falta den denborarako Eskola berrian hartzeko beharrezkoa izango da plaza izatea. Plazarik izan ezean, matrikula ofizialari uko egin diezaioke.

© 2010 · HEO Getxo · Plaza de las Escuelas, s.n. 48930 Las Arenas (Getxo) · 014865aa@hezkuntza.net · Legezko abisua