Hasiera    Ikasleak    Deialdiak

DEIALDIAK

Ikasle Ofizialek gehienez 4 azterketa-deialdi dituzte ikasturte bakoitza gainditzeko. Batzuetan, salbuespen gisa, ikasleak eskatuta eta dagokion irakasleak proposatuta, ikasturte bakoitzean beste bi deialdirako baimena ematen zaio.

Ikasturtea gainditu gabe deialdi guztiak agortzen dituen ikasleak automatikoki ofizialtasuna galduko du gainditu gabeko kurtso horretan. Halere, bere kasa azterketak egiten jarraitu ahal izango du.

Oinarrizko Mailako 2. ikasturtea gainditzen duten ikasleek Oinarrizko Mailako Ziurtagiri Ofiziala (A2) lortuko dute. Tarteko Mailako 2. ikasturtea gainditzen dutenek Tarteko Mailako Ziurtagiri Ofiziala (B1). Goi Mailako 2. ikasturtea gainditzen dutenek Goi Mailako Ziurtagiri Ofiziala (B 2).

Ikasle ofizialek ikasturte akademiko bakoitzean bi azterketa-deialdirako (EKAINA eta IRAILA) eskubidea dute.

© 2010 · HEO Getxo · Plaza de las Escuelas, s.n. 48930 Las Arenas (Getxo) · 014865aa@hezkuntza.net · Legezko abisua