ESKOLETARA JOATEA
HEOn, gehienez 40 ez joate baimentzen dira ikasturte akademikoan zehar (20 talde trinkoetan eta txandakako egunetakoetan).
Baimenduriko ez joate edo hutsegiteen erdia gainditzean, baita baimenduriko guztiak gainditzean ere, honako eskubide hauek galdu dituela jakinaraziko zaio gutun bidez ikasleari:
- Ikasleak ezin du jarraitu eskoletara joaten.
- Datorren ikasturterako matrikula egiteko plaza gordetzeko lehentasun-eskubidea galdu egiten du ikasleak, eta ikasle libreen edota berrien txandan egin beharko du matrikula, ofizialtasuna lortzeko eta eskoletara joan ahal izateko.
- Ez du galduko, ordea, amaierako azterketa egiteko eskubidea, ikasle ofizialen deialdiak errespetatuta.